2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea

Etxebizitza-Estudioa Ondarretan. Entrega finala.

Azken aste hauetan eta kurtsoari amaiera emateko, azken proiektu bat proposatu zitzaigun, etxebizitza eta estudio bat Infanta kristina kaleko partzela batean, Ondarretako lehenengo itsaslerroan.
Proiektuetako klase hauetan zehar zuzenkeak eginez joan gara proiektu definitibo bat lotu dugun arte, hau da nire proposamena:



 Ondarretako lehenengo lerroan kokatutako partzela bat da, 25x21 metroko partzela hartzen duena, eskina batean 3 metro kentzen dizkion txaflana duelarik.  Ebaketa hori gerora errepikatu egingo dut proiektu osoan zehar argiztapen eta estetika irizpideak lortzeko, eta aldi berean, uniformetasun bat mantentzeko.


 Euskal Herriko kostaldeak iparraldera ematen du, beraz, ikusmira onenak aprobetxatzeak haizerik otzenei aurre egitea dakar, eguzkia bizkarretik datorkigularik.
Hau kontutan izanik, eguzkiaren norabidearen azterkea bat egin nuen, inguruko eraikinek zer nolako itzalak sortzen zituzten ikusteko. Honi esker, nire ustez eraikinak partzelan izan beharreko lekurik aproposena aukeratu nuen, ipar-mendebaldeko iskinan.  Gainera, bistak aprobetxatzeko lorategia igo beharra zegoela ikusi nuen, eta honek terraza handi bat egitera eraman nau, eraikina osatzen duten bi blokeek babestua.

 Lan prozeduran buelta asko eman nizkion diseinuari, masa handiko elementu bat nahi nuen hasieratik, kale nagusira fatxada bereizgarri bat izango zuena eta aldi berean praktikoa izango zena estudioa eta etxearen erabilerak uztartzeko.


 Proiektu definitiboak, altxaeretan ikusten den bezala, aurpegi gogorrena iparralderuntz ematen duena da, haize hotzei aurre eginez bezala, harresi baten moduan altxatzen da atzean gordetzen duen etxea babestuz. Fatxadan leihoak oso bereizgarriak dira, eta erritmo bat jarraitzen dute eraikin osoan, argia sartzeaz gain, bista ahalik eta onenak eskeiniz biztanleei.
Loartegi barruko aldea ez da hain gogorra, beirate handiagoak irekitzen dira, etxebizitzaren nukleoan bezalaxe, eskaileren igoera osoan leihoa dago, argia barruko geletara iristea ahalbidetuz. Beraz, eta Ideograman ikusten den bezala, iparraldeko hotzari bere masa handiaz aurre egiten dio eta hegoaldeko beroa barruraino sartzea ahalbidetzen du, bista paregabeak oztopatu gabe.
Planoetan ikus daitezke altxaera ezberdinak, lorategiaren konposaketa, arbolen aukeraketa eta barne distribuzioa. Ebaketetako altzariak ideia bat egiteko besterik ez dira, ez daude denak irudikatuta)


 Liburutegiak beheko plantan bi bloke nagusien arteko trantsizio gune bezala funtzionatzen du, etxebizitza bat eta arkitektura estudio profesional bat elkartzeko gelarik logikoena dela uste baitut. Alde banatan diguen ate, korrederei esker unearen arabera bloke baten edo bestearen parte bihurtzen da, edo besterik gabe isolatu egiten da.
 Leihoen distribuzioari esker logela bakoitzak leiho handi bat dauka gutxienez, bista ederrez gozatzeko, zenbat eta gorago joan orduan eta bista hobeak, beraz, logela nagusia da ikusmirei dagokienez hobekien kokatutago tokia.


 Hemen 1/100 eskalako maketa dago, eraikina hiru dimentsiotan nolakoa den ulertzen lagunduko diguna.