2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea

02_01.2 Ariketa: Izozkitegia Ondarretan amaituta

Ideograma:

Proiektuaren lehenengo fasean hainbat zuzenketa egin zizkidaten bai irakasle eta bai kideek, beraz Izozkitegiari enfoke desberdin bat ematea pentsatu nuen. Peña Gancheguiren plataformen estiloa mantendu nahi nuen, baina gainerako elementu guztiak aldatzea komeni zen, paseoa eta hondartzaren arteko trantsizio garbiago bat lortzeko.
Honela, hau izan zen okurritu zitzaidan ideograma.

Kokapena:

Kokapenean hainbat puntu garrantzitsu hartu nituen kontuan. Batetik bistak, hauek politak dira Ondarreta osoan, baina agian politagoak erdialdean, hiru norabide nagusi dituelarik. Bestetik, jendea ondartzara iristen deneko puntu erebilienen ondoan egotea komenigarria da izozkitegiak bezeroak erakartzeko. Azkenik, Gancheguiren plataformek normalean desnibel txikiak gainditzen dituzte, plataforma handiak eginez altuera ez oso desberdinetan, trantsizio lasai bat sortuz. Honela, arearaino batez beste metro bateko desnibela zegoen loku batean kokatu dut.

Planoak:






Maketa:












Inspirazioa:

Batetik Gancheguiren plataformak erabili ditut, baina hauek plaka bertikalen artean kokatzen dira. Plaka hauek Eduardo Soto de Mouraren Veneziako Bienalean oinarrituta daude nolabait, sabairik gabeko elementu bertikal batzuek ikusmira konkretu bat eskeintzen digute, eremu erdi itxiak sortuz.

Gancheguiren Donostiko Haizeen Orrazira doan plataforma.


Eduardo Soto de Mouraren Venezako Bienala






2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

2_01 Ariketa: Izozki denda Ondarretan

IDEOGRAMA,  LAN PROZEDURA,  INSPIRAZIOA ETA MAKETA 

Ideograma:

Ideograma honetan proiektuaren ezaugarririk garrantzitsuenak agertzen dira, nire ustez ezaugarri hauek bere kokapena, bistak eta hiriko gainerako kostako elementuak dira. Elementu hauengatik izango ez balitz, Donostia ez zen den bezain ezaguna izango inondik inora ere. Gainera, elementu horietariko batzuk inspirazio modura balio izango didate proiektuari forma ematerakoan.


Lan prozedura:

Hiriaren eta bertako elementu garrantzitsuenen mapa bat egiten hasi nintzen eta hortik aurrera hiriaren kloma, eta bestelako datuak eskuratu nituen. Hondartzara ere bisita pare bat egin nuen lekuaren baldintzez jabetzeko.
Donostiar tradizioaren hainbat elementu sartzea pentsatu nuen hasieran, trainerak adibidez, baina irtenbiderik ikusi ez eta kuboetan zentratu nintzen, Moneoren Kursaal-aren antzera, baina transparenteago, guztiz diafanoa, egunez ikusezina ia eta gauez koloretako argi kaxa baten itxura izango zuena. Dena den, honek ere ez ninduen gehiegi konbentzitu, eta azkenik kokalekuari eman nion garrantzia, kokalekua eta ingurunea elementu bakar batean nola nahastu bilatuz, hiria hondartzaranz sartu eta hondartza hiriruntz. Horrek eta badiako hiru elementu geografiko nagusien eman zidaten azkeneko pista, eta hiru espaziotan banatutako lokala planteatu nuen, barruko eta kanpoko espazioekin, denek ikusmira ederrak dituztelarik.








Inspirazioa:

Inspirazioa leku askotatik eskuratu dut. Lehenik eta behin donostia hirian bertan ditugun elementuetatik, Peña Gancheguiren lana haizeen orrazi inguruan (Arkitekto honen inguruko ezagutzak handitu nintuen joan zen asteazkeneko ariketan), Moneoren kuboak Kursaalen... Gancheguiren harriaren erabilerak, lurra eta itsasoa erlazionatzean eta bideei ematen dien forma geometrikoa oso erakargarria egiten zait, eta bere pasealekutik hurbil dagoen proiektu bat izatean, nolabaiteko jarraipen bat ematea pentsatu dut, omenaldi modura, eskailerek osatzen duten plataformatxoak arkitekto euskaldunaren formak gogorarazten baititu. Imanolena etxeko eskaileren antzekoa ere izan daiteke plataforma hau.
Baina lehenagoik ikusitako beste arkitekto batzuek ere eragina izan dute. Ondarretako ondartza asko aldatzen da, eta azken egunetakoa bezalako denboraleek itsasoa zein arriskutsua izan daitekeen erakusten digute, beraz, lurretik separatutako egitura bat egokia izango zela ondorioztatu nuen. Honetan maixua da Mies Van der Rohe, Farnsworth etxe famatuan ikusi dezakegun bezala, eta gainera, bere ingurunearekiko konexioaren ideiak, beirate handiak erabiliz pareten ordez, gure proiektuarekin erabat bat zetorrela iruditu zitzaidan.

GANCHEGUI:

GASTEIZ:



 IMANOLENA:

 DONOSTIA:

MONEO:

DONOSTIAKO KURSAAL FAMATUA


MIES VAN DER ROHE:

ILINOIS INSITUTE OF TECHNOLOGY 


 FARNSWORTH ETXEA EEUU




Lan maketa:

lan maketa gida bat besterik ez den arren, proiektuaren ideia nahiko ondo hartzen duela iruditzen zait, hiru norabideak, kristalaren iragazkarritasuna, itsasoarekiko lotura, inguruko beste elementu arkitektonikoekin nolabaiteko erlazioa (Gancheguiren paseoa, Moneoren kuboak...)