2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

03.ariketa_Logela-Maketa 2.0

     Joan zen astean logelaren prototipoari hainbat zuzenketa egin genizkion proiektuetako klasean, eta hauek zuzentzearren eta maketari itxura txukunago bat ematearren logela maketa berri bat egin dut, aurrekoaren oso antzekoa, aldaketa bakarra komunaren antolaketa eta apaldegi berrien agerpena izanik.
     Jarraian ikus daitezke logelaren hainbat argazki, hobeto ulertzen lagunduko dutenak, espero dut.



Hemengo hau logelaren jantzitokiaren argazki bat da, eta nola apaldegiek atearen aldeko horma guztia hartzen duten, jarraitasun bat emanez. Gainera, gune horretan sabaia bajuxeagoa da, eta honek tunel edo pasabide sentsazioa ematen du, eta, hain zuzen, komuneranzo pasabide ba ere bada.















Horain komunaren hainbat argazki ikusiko ditugu, igarri daitekeen bezala, logelako beste altzari batzuekin antzekotasuna dute apaldegiek




Berriro ere egoitza nagusia eta pasabidearen argazkiak, argi ezberdinarekin. Hemen ikusten dugunez estanteriak sabairaino iristen dira.


Logelaren goitiko ikuspegi bat, argiak zuzenean emaen dionean ikusten den moduan. Argia barurarte sartzen da leiho handiei esker.

Azkenik Proiektuaren planoak eta ebaketak daude, eta baita piktograma sinple bat ere:





Inspirazio iturriak:

     Egia esateko, logelaren ia diseinu guztia ideia propioetan oinarrituz egin dut. Nire gurasoen komunean fijatuz, gogoeta eginez, familiakoei galdetuz... logela batek bete behar dituen funtzioak eta espazioen kokapen egoki bat bilatzen saiatu naiz, gauzak eskura egon daitezen, erraz mugitu gaitezen eta batez ere, logela pertsonala izan dadin bilatu dut. Hau da apaldegi guzti horien zergatia, norberak bere gauzatxoak bertatik utz ditzan, logelari bizitasuna emanez.
     Dena den, bizitza osoan zehar ikusi ditudan irudi, logela, liburutegi eta abarrek lagundu didate proiektuari itxura hau ematerakoan. Kuboa oinarritzat duen apaldegia oso erakargarria iruditu zait, logela osoa bi ardatz perpendikularren baitan orientatuta dago, eta zuzentasun hori burutzeko logikoak dira kuboak. Rietvelden forma geometrikoak oso atseginak iruditzen zaizkit, agian ez eserlekuetarako, ez baitnago seguru giza anatomiara ondo egokitzen diren, baina bai ordea geletako altzariak eta egitura orokorrean egiteko.
     Gai beretsuarekin jarraituz, Le Corbusierrek ere karratua sarritan erabili izan zuen. bloke etxebizitzak egiteko gehienbat. Arrazoi beragatik erabili ditut nik apaldegietan, familia bakoitza pisu batean dagoen modua, liburu sail edo gai bakoitza apal batean egon daiteke gordeta, antolaketa modu bat da.
     Beste alde batetik, eta Le Corbusierrekin ados berriro ere, leihoek garrantzia handia dutela uste dut. Nik nire logela eraikin baten parte izateko pentsatu dut, eta horregatik, leihoak berdinak eta distantzia uniformeetan kokatu ditut, baina hala ere leihoek garrantzia handia dute, komunaren erdi erdian eta ikasteko eremuaren erdian leiho handi bana aurki dezakegu. Honek argitasuna sartzen uzteaz gainera, ikusmira polit bat eskaini dezake, aireztatzea erraztu edo besterik gabe bista deskantsatu urrutira begiratuz.