2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

Tailer Bateratuko Proiektua

Azken astean eta lan askoren ondoren Tailer bateratuaren entrega egin genuen. Azken egunetan lan da lan aritu baginen ere, entrega guztiz bukatzeko deborarik ez genuen izan zenbaitek, eta oraingo sarrera honen eskasia horren adibide da. Azken momentuan eta presaka atera nituen arazkiak, eta planoenak bakarrik dira erabilgarriak, beraz hauek igoko ditut. Aurrerago maketa jasotzean argazki hobeak ateratzen saiatuko naiz.
Hona hemen entregan aurkeztutako dokumentuak:








Hemen ideogrma sinple bat aurki dezakegu, eraikinaren esentzia adierazten duena.
Azpian eta txikiago proiektuaren eboluzioa ikusi daiteke, etxe tipiko baten itxura izatetik forma definitibora iritsi arte.


Lehen tailer egunean egin genuen marrazkia dugu hemen, eraiknaren kokapena eta ingurua ulertzeko balio beharko ziguna.


Azkenik nire etxea egiteko inspirazio iturriak ditugu.

Esan bezala, hemen planoak eta orokorrean paperean egindako lana ageri da, maketen argazkiak aurrerago igoko ditut.


2013(e)ko abenduaren 7(a), larunbata

URBANIZED- Dokumentala



Urbanized dokumentalak hirien garrantziari buruz hitz egiten digu. Mundu osoko hiri desberdinak eredutzat hartuta eta berhauetan lanean dabiltzan jendea (arkitektoak, paisajistak, alkateak...) entrebistatuz, gaur egungo hiriek gainditu behar dituzten arazoak azaltzen ditu. 
Gainpopulazioa, pobrezia, amerikar hirien biztanleriaren jaitsiera suburbioen mesedetan edota urbanismo proiektu ekonomizista eta jendearengandik hurrunduak dira jorratzen diren gaietako batzuk.
Hiriak munduko aldaketen erdigune izan dira, eta hauetan jendearen arteko truke ekonomiko eta kulturala gauzatzen da. Hau honela, hirietan lan arkitektural handia egin behar da, ikuspuntu oso sozial batetik, bizigarritasuna bermatuz eta mundu hobe baten alde eginez.

Hemen dokumentalean agertzen diren hainbat gai aipatzen ditut.


 New York-eko High linearen zaharberritzea.


Cape Town-eko auzo beltzak seguruago egiteko proiektua

Shangai hiria, Biztanleria asko hazi den hirietan jarraitu
 den eraikuntza politika oso garrantzitsua da hauek bizigarriak
 izateko

2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Basoa

Gaur oso iluntze polita egon da Elgean, eta kamera hartu eta basotik paseo bat egitera joan naiz. Berandu samar zen jada, eta ez naiz batere argazkilari ona, beraz ezin izan dut irudi ikusgarririk eskuratu, baina basoan murgildu naiz eta bere koloreak, formak eta txokoak ulertzen saiatu naiz.
Hemen jarriko ditut nire ustez argazkirik onenak.














Ikusten denez hasieran argitasun zuzena bazegoen, eta argi izpiek arboletan kolore gorria pizten zuten, baina gero eta argi gutxiago egon ahala eta zerumuga gorriztuz joan den heinean arbolak bereiztea gero eta zailagoa da, eta basoa masa ilun adartxu bat bilakatzen da. Momentu eta urtaro bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta denak apreziatu eta kontutan hartu behar dira.



Casa Collage liburuaren irakurketa

Lauhileko honetan CasaCollage liburua irakuri dut. Liburu honetan etxebizitzari, bere espazio eta hauek erabiltzeko moduari buruzko erreflexio bat egitera gonbidatzen gaitu. Urteetan zehar etxeak eta eremuen distribuzioak izan duten bilakaera azaltzen digu, eta etorkizuneko etxeak nolakoak izan beharko luketen pentsarazten digu. 

2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

03.ariketa_Logela-Maketa 2.0

     Joan zen astean logelaren prototipoari hainbat zuzenketa egin genizkion proiektuetako klasean, eta hauek zuzentzearren eta maketari itxura txukunago bat ematearren logela maketa berri bat egin dut, aurrekoaren oso antzekoa, aldaketa bakarra komunaren antolaketa eta apaldegi berrien agerpena izanik.
     Jarraian ikus daitezke logelaren hainbat argazki, hobeto ulertzen lagunduko dutenak, espero dut.



Hemengo hau logelaren jantzitokiaren argazki bat da, eta nola apaldegiek atearen aldeko horma guztia hartzen duten, jarraitasun bat emanez. Gainera, gune horretan sabaia bajuxeagoa da, eta honek tunel edo pasabide sentsazioa ematen du, eta, hain zuzen, komuneranzo pasabide ba ere bada.















Horain komunaren hainbat argazki ikusiko ditugu, igarri daitekeen bezala, logelako beste altzari batzuekin antzekotasuna dute apaldegiek




Berriro ere egoitza nagusia eta pasabidearen argazkiak, argi ezberdinarekin. Hemen ikusten dugunez estanteriak sabairaino iristen dira.


Logelaren goitiko ikuspegi bat, argiak zuzenean emaen dionean ikusten den moduan. Argia barurarte sartzen da leiho handiei esker.

Azkenik Proiektuaren planoak eta ebaketak daude, eta baita piktograma sinple bat ere:





Inspirazio iturriak:

     Egia esateko, logelaren ia diseinu guztia ideia propioetan oinarrituz egin dut. Nire gurasoen komunean fijatuz, gogoeta eginez, familiakoei galdetuz... logela batek bete behar dituen funtzioak eta espazioen kokapen egoki bat bilatzen saiatu naiz, gauzak eskura egon daitezen, erraz mugitu gaitezen eta batez ere, logela pertsonala izan dadin bilatu dut. Hau da apaldegi guzti horien zergatia, norberak bere gauzatxoak bertatik utz ditzan, logelari bizitasuna emanez.
     Dena den, bizitza osoan zehar ikusi ditudan irudi, logela, liburutegi eta abarrek lagundu didate proiektuari itxura hau ematerakoan. Kuboa oinarritzat duen apaldegia oso erakargarria iruditu zait, logela osoa bi ardatz perpendikularren baitan orientatuta dago, eta zuzentasun hori burutzeko logikoak dira kuboak. Rietvelden forma geometrikoak oso atseginak iruditzen zaizkit, agian ez eserlekuetarako, ez baitnago seguru giza anatomiara ondo egokitzen diren, baina bai ordea geletako altzariak eta egitura orokorrean egiteko.
     Gai beretsuarekin jarraituz, Le Corbusierrek ere karratua sarritan erabili izan zuen. bloke etxebizitzak egiteko gehienbat. Arrazoi beragatik erabili ditut nik apaldegietan, familia bakoitza pisu batean dagoen modua, liburu sail edo gai bakoitza apal batean egon daiteke gordeta, antolaketa modu bat da.
     Beste alde batetik, eta Le Corbusierrekin ados berriro ere, leihoek garrantzia handia dutela uste dut. Nik nire logela eraikin baten parte izateko pentsatu dut, eta horregatik, leihoak berdinak eta distantzia uniformeetan kokatu ditut, baina hala ere leihoek garrantzia handia dute, komunaren erdi erdian eta ikasteko eremuaren erdian leiho handi bana aurki dezakegu. Honek argitasuna sartzen uzteaz gainera, ikusmira polit bat eskaini dezake, aireztatzea erraztu edo besterik gabe bista deskantsatu urrutira begiratuz.

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

03.ariketa_Logela-Maketa 1.0

Lanaren lehenengo asteetan diseinatu behar dugun logelaren lehenengo maketa egin dugu, gida bezala balioko diguna proiektu definitiboa egiterako orduan. Hona hemen nire diseinua. Bileiho handidun gela da, ikasmaiari garrantzia handia ematen diona, eta apaldegi mordoa ditu, liburuak edota oroigarriak gordetzeko. Garrantzitsua iruditzen zait liburu asko izatea etxean, eta logelan eukita eskurago egongo dira.


Agian hainbeste armairu jartzerakoan eta hauek paretan enpotratzerakoan baimenduta geneuzkan 20 metro karratuetatik asko pasa naiz,  hau hala izanez gero, maketa asko aldatu beharko nuke benetakoa egiterakoan








2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

03.ariketa_Logela


ZER DA NIRETZAKO LOGELA?


     Niretzako logela zer den baino, zer izatea gustatuko litzaidakeen azalduko dut. Zer dela eta? Nire bizitza osoan zehar logela ez da NIREA izan, anaiarekin partekatu dut orain dela gutxi arte, eta bera bere gela propiora joan zenetik, bere armairua familia guztiak erabiltzen du. Gainera anaiaren ohea bertan dago, bere presentziaren oroigarri.

     Logelak norberarentzako tokia izan beharko luke, zuk aukeratutako gauzaez betea. Gauza hauek gelaren parte izan behar dute, beraien gela ere balitz bezala. Gainerakoek ez dute zertan zure gela ulertu, zu gustora egotea da garrantzizkoena. Beti iruditu zait geletan apaldegiak eta liburuak egotea beharrezkoa dela, hau jada norberaren gustoaren arabera, baina liburuek nortasuna ematen diote, bertan bizi den pertsonaren izaera eta gustuen isla bat baitira.

     Egia esan nire logelak hauetako ezaugarri asko betetzen ditu. Liburu asko eta askotarikoak ditu, txikia nintzenean gurasoek irakurtzen zizkidatenak gordeta daude oraindik, eta baita nire zaletasun berrienekin zerikusia dutenak. Erdizka utzitako proiektutxoak nonahi aurki daitezke, eta honek anabasa txiki bat sortzen duen arren, gela berezia eta nirea egiten du. Baina badira bi gauza nire logelatik bereziki gustuko ditudanak. Bata seguruenik guztiongan antzekoa da, etxera leher eginda iristean ohera sartu eta munduko lekurik onenean gaudeneko sentsazioa izatea. Inon ez da zure logelan bezain ondo lo egiten. Bigarrena paisaiak dira. Arratsalde partean zeruko gorria mendien atzetik ezkutatzen ikustea, udako goiz argitsuetan leihoak ireki eta larreen berdetasuna gozatzea edo, eta azken hau da gustukoen dudana, neguko goiz batean berandu esnatu, leihoa ireki eta munduaren zuritasun elurtuarekin liluratzea.