2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata

02_02 Etxola pasiegoa:

Proiektu honetan erreabilitazio proiektu bat proposatzen zitzaigun. Kantabriako Pas haranean dauden etxola Pasiego tipiko bat hiritik noizean behin asteburu pasa doan familia edo lagun talde batentzat egokitu beharko genuen. Honetarako, ezinbestekoa zen eraikinaren eta ingurunearen esentzia mantentzea, materialen erabilera zaintzea, inguruarekiko harremana eta tradizioarekiko errespetua kontutan izanik.

KOKAPENA:

Proiektua Pas haranean kokatzen da, Kantabriako barnealde menditxuan. Paraje honetan, mendien magalean, etxola pasiegoak aurkitzen ditugu, abeltzainentzako eta beren abereentzako gordelekuak. Eraikin sinpleak izan ohi dira, inguruan errez aurkitzen diren materialekin eginak, egurra eta harria besterik ez. Harriaren kolore grixak bikain integratzen ditu ingurunean, bai udan eta baita neguan ere.


Nik aukeratutako txabolaren kokapena, malda gutxiko puntu batean dago kokatuta, mendi baten ipar aurpegian. malda sarrera nagusiaren eskuinaldetik datorkio, baina esan bezala ez dago desnibel askorik, eta honek hegoaldetik eguzkia iristea errazten du.






IDEIA NAGUSIA:

Etxe pasiegoen izaera mantentzea ezinbestekoa zen proiektu honetan, horregatik, kanpoaldean interbentzio deigarririk ezin zen egin.
Etxe hauek bi alde luzeak sendoagoak izaten dituzte, eta muturretakoak sarrera egiteko erabiltzen dituzte. Hau aprobetxatuz, alboetako hormak ukitu gabe utziko nituela erabaki nuen, eta alboetan zentratuko nituen aldaketak. Sarrera moderno bat eman nahi izan nion, kutxu bereizgarri bat izateko, eta bide batez, babes apur bateko eremu batzuk sortzeko, bai goiko pisuan eta baita behekoan ere. Argiaren sarbidea iparraldeko aurpegian egongo zen, non pareta ia osorik kristalezkoa den.
Beheko solairua tradizionalki animalientzako izan da, eta horregatik ez du altuera handirik izaten, baina erabilera berriak espazio hori berrantolatzea eskatzen zuen. Horretarako, mailakatutako jaitxiera bat egin nion, hainbat eskailera mailari esker, beheko solairuak metro erdi baino gehiago sartzen da lurrean, altuera eta espazio gehiago lortuz. Altuera desberdin hauekin gainera espazio ezberdinak banantzea lortzen zen. Sartu eta segituan gauzak uzteko leku bat, jaisterakoan sukalde eta jangela, eta berriro igotzerakoan egongela, bigarren solairurako eskailerekin. Egongela altuera bikoitzekoa izango zen, eta honek ez zuen bakarrik zabalasun sentsazio bat ematen, argia etxean sakonago sartze ahalbidetzen zuen.
Eskailerek kanpoko estiloari jarraitzen zioten, eta haien azpian komuna ezkutatzen zen, modu diskretuan integratuta, kristal erdigarden eta egur bertikalen atzean.

PLANOAK:

Bi axonometria hauekin eraikinaren kampoko eta barruko organizazioa ulertzera ematen saiatzen naiz.

                                      

MAKETA:

Mketa kanpoaldetik ikusita:






Teilatua irekita, bigarren solairua ikusten utziz.




 Bigarren solairua kenduta, beheko solairua erakutsiz: